irudia
Author: [jatorrizko ideia, Sergio Ortiz de Zarate eta Iker Bildosola ; errezetak, Sergio Ortiz de Zarate]

Sergio Ortiz de Zarateren errezeta liburua-komikia. 1. atala,Done Joanesen erraietan

Honako hau SALTSA NOSTRAren lehen liburukia baino ez da, segidan saila osoa etorriko baita, non munduko sukaldari onenak etsai amankomun baten aurka borrokatuko diren: frankizien korporazioa, itzelezko boterea duena, nazioarteko gastronomia zabor janariaren mende jartzeko ahaleginetan baitabil toki guztietan.
Liburu bakoitza, istorio handi bana. Chef bakoitzak borroka banari ekingo baitio.
Ongi etorri Saltsa Nostrara!