Luis L(e)izarraga kapitaina, 1473-1521 : Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan
XVI. mendean, Nafarroa, bere izaerari eta askatasunari eutsi nahirik, era guztietako borroka eta ahalegin egin beharrean gertatu zen. Goialdean eta behealdean zituen bi herrialde boteretsuek, Frantzia eta Espainia (Gaztela), euren arteko borrokan eta handi nahian, tartean zen erreinu txiki hura, nork bereganatu ahaleginetan zebiltzan, behin eta berriz, Nafarroa galtzaile irten zelarik.