irudia
Author: Rakel Gamito Gomez

Programazioa eta robotika hezigarria Haur eta Lehen Hezkuntzan

Gure ingurua gero eta teknologikoagoa den honetan, programazioa eta robotika ez dira soilik gaitasun teknikoetara mugatzen diren kontzeptuak, baizik eta XXI. mendeko pentsamendu- eta sormen-tresnak. Hezkuntza-esparruan, arlo biak ikasleek arazo konplexuei aurre egiten ikasteko aukera eta bide dira, ikaskuntza aktibo eta kolaboratiboaren bitartez.

Horregatik, liburu honek programazioaren eta robotika hezigarriaren potentziala aztertzen du, irakaskuntzaren zein ikaskuntza-prozesuen ikuspegi berritzaileak eta praktikoak eskaintzeko asmoz. Kapituluetan zehar Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako etapetan pentsamendu konputazionala eta ezagutza sortzaile kritikoa eraikitzeko baliabide ugari aurkezten dira: bloke bidezko programazioa, roboten eraikuntza, asmakuntza-kitak eta abar. Era berean, jarduerak ere proposatzen dira, edukiak modu esanguratsuan ulertzeko eta hezkuntza-praktikak inspiratzeko.