irudia
Author: Marikita Tambourin

Solas gordeak

Zer dira Solas Gordeak? Gorde hitzak bi adierazpen nagusi ditu euskaraz. Iparraldean ezkutatuaren sinonimoa da eta Hegoaldean begiraturen sentsua du. Autoreak atxikiak, baina ageritasunik gabe gelditu diren idatziak dira hemen argitaratzen. 1971 eta 2024 artean, Marikita Tambourinek publiko aurrean euskaraz eman mintzaldiek, baita hedabideetan egin elkarrizketek eta kronikek osatzen dute liburu hau. Idazleak bizian zehar landu ditu bilduma honetan aipatuak diren  gaiak: agotak, emazteak, etxaldeak, etxe izenak, euskal deiturak, euskara, feminismoa, ikastola, ingurumena, literatura, mitologia eta ohiturak.