irudia
Author: Jon Martin-Etxebeste

Lurdes Iriondo : isilarazitako ahotsa

Ikerketa berri honek Lurdes Iriondo kantari eta antzerkigile ospetsuaren biografia berri bat proposatzen du. Genero ikuspegia zeharkatzen duen ekarpen berri bat da. Gaur egun, Lurdes Iriondori buruzko aipamenak eta liburuak kolektibo bereko gizonezko askorenak baino bakanagoak dira. Iriondoren aipamen garaikideak egiten direnean, normalean, Ez Dok Amairu kolektiboaren barruan izan zuen rola aipatuz egiten dira, gizonezkoen itzalean. Historiak memoria maskulinizatzeko joera duela ikusiko dugu ikerlan honi esker.