Biziei ere omen
Bizkarrez etzanda nago maitasuna egin ondoan,
zopa plateren estalkien gisako biribiltasun zapaleko bular zuriak,
baien gisako titiburu lotsatiak, orbanduak eta aldaezinak.
Ohean hor nonbait hankak luze
zilarrezko arrain handi horiek bezala mahaiaren ertzetik erortzear.
Suntsipenaren eszena, bake perfektuaren eszena,
sexu distiratsu eta lasai eta argitsua
hildako faisai eskarlata eta urdinaren moduan dena
luma granateak lepoan eta zauri sakonak gorputzean,
eta nire bekokiaren erdian ur tanta bat
biribil eta opaleszentea, eta bertan
artistaren autoerretratua, azpikoz gora,
biluzik, argi zuzien antzera tantaka ari diren zure pintzelei eusten.