irudia

Kulturaren balio publikoa

Azken hamarkadan, kulturak bi krisialdiren ondorioak jasan ditu: krisialdi ekonomikoarenak eta gizartearen legitimazioaren krisialdiarenak. Testuinguru sozioekonomikoak ikuskera publikotik sendo ziruditen printzipioen oinarriak astindu ditu: norbanakoaren eta taldearen garapena bultzatzen duela-eta kulturan inbertitzeko beharra. Hortaz, beharrezkoa da kulturaren balio publikoa hausnartzea.

Lehen hurbilketa estratu publikoari eta kultura-kudeaketan dabiltzanei arrazoiak ematera bideratzen da; bigarrenaren helburua herritarrenganako lotura bizipen pertsonalaren bidez bilatzea da. Hurbilketa biok batera gertatzen dira, baina azken urteotan alderdi instrumentalak presentzia eta eragin handiagoa izan du. Ekonomian eta jendartean duen eraginari buruzko azterlanak eta ikerketak ugaritu egin dira. Kulturak komunikabideetan duen oihartzuna era horretako efektuei egon ohi da lotuta.