irudia
Author: Miren Ibarluzea

Itzulpen-estrategia pedagogikoak euskal irakaskuntzaren ardatzekin bat

Hezkuntza eleaniztunaren ikuspegien arabera, itzulpena estrategia pedagogiko egokia da ikasleen eleaniztasuna kudeatu, baliatu eta balioesteko. Translanguagingaren eta Hizkuntza Trataera Bateratuaren oinarriak gogoratu eta itzulpen-ariketa pedagogikoei buruzko lanak aintzatetsita, estrategien sailkapen bat proposatuko dugu, eta horietariko bederatzi adibide eman; hala, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-markoaren ardatzak bete egiten dituztela erakutsiko dugu.