irudia
Author: Beñat Lascano

Euskararen jabekuntza berantiarrean frantsesak sor ditzakeen interferentziak

Ikerlan honek aztergai dauka Ipar Euskal Herriko (IEH) heldu talde baten urte bateko euskara ikaste prozesua1 . Begiratu da zein izan diren ahozkoan maiz agertu diren euskara interhizkuntzako akatsak, eta bildu dira hauetatik frantsesaren interferentziaz eraginak iduritu zaizkigunak. Lanaren helburua, heldu gisa egiten den euskararen ikas-prozesuaz gehiago jakitea izan da, interferentziaz maiz agertzen diren akatsak identifikatzea, hauen zergatia ulertzea lagungarri izan daitekeelako ez gehiago egiten laguntzeko. Saiatuko gara, identifikatu diren akats multzo bakoitzeko, hauen gainditzeko bideak arakatzen, ikaslearen errepertorio linguistikoko hizkuntzak lagungarri izan daitezkeen begiratuz.