irudia
Author: egileak, Ramón Oleaga Páramo, Jose Mari Esparza Zabalegi ; hitzaurrea, Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga ; itzulpenak, Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez

Imago Vasconiae : Euskal Herria : kartografia historikoaren atlasa

Mapak kartografiaren gai nagusia dira, eta izan ditzaketen irakurketak ez dira gutxi. Lurralde batean barrena, gure pausoen iparrorratz izan daitezke, eta, aldi berean, apaingarrien bidez, garai bakoitzean gailendu diren mugimendu artistikoen berri ematen digute. Gainera, aurrerapen zientifikoen lekuko ederrak dira, irudikatuak izatean, espazioek, kostek, ibaiek eta mendiek, hiriek eta zelaiek duten zehaztasun handi edo txikiagoari erreparatuz gero. Bestalde, tokiko jendearen kulturako elementuak erakusten dituzte, eta haien kezka erlijioso edo administratiboak. Azken batean, botere politikoaren harremanak islatzen dituzte.

Bada, lan honetan bildu dugun kartografiak Euskal Herria - Baskonia irudikatzen du historiaren joanean. Lurralde jakin batean bizi den munduko edozein herrik, naziok, estatuk edo erkidegok ospakizun handia du bere kartografia historikoa biltzen duen atlas bat lehen aldiz plazaratzea. Guk, ordea, Europako herri zaharrenetako batek, artean ere ez genuen atlasik. Mapen bilduma honek gure lurraldea irudikatzen du, baina baita gu ere, bertako biztanleak. Ideia bat ematen digu nola ikusi izan gaituzten, edo geure burua nola ikusi nahi izan dugun, gure interesak zein izan diren, eta egun zein diren, eta historiaren gorabeherek noraino ekarri gaituzten.