irudia
Author: Alexander Artzelus Muxika, Varun DC Arrazola

Garaziko euskararen egitura geolinguistikoa

Lan honen helburua Garaziko euskararen bariazio diatopikoa aztertzea da. Ibar honetako euskararen kokapen geolinguistikoaren berri ematen duen ahalik eta ezaugarririk gehien zerrendatzen saiatu gara, beraz. Hizkera jakin baten izaeraren berri jakiteko edota hizkera hori dialekto jakin batean sailkatzekoezaugarri guztiek pisu bera ez dutela jabeturik, bakoitzaren eremua zedarritu dugu, ibarreko mintzoan eraginik handienazein eremuk duenjakin ahal izateko. Horrez gain, berrikuntzak edota arkaismoak diren zehazten saiatu gara, eta berrikuntzak izatekotan, positiboak eta sistematikoak diren.Zeregin horretarako, Garaziko oinarri dialektala lortu nahi izan dugu. Hortaz, adinekoen mintzoan oinarritu gara, batez ere. Hori lortzeko, duela hiruzpalau urte egindako grabaketak hartu ditugu aintzat, batez ere.Garaziko mintzoak aski izaera orokorra duela ondorioztatu ahal izan dugu: berrikuntza positibo eta sistematikorikgehienakEuskal Herriko ekialde zabalarekin partekatzen dituela ikusi dugu; hots, Nafarroa Garaiko ekialdearekin eta Iparraldearekin. Iparralde osoa —Lapurdiko hego-mendebaldea eta Pirinioetako ibar nafarrak gorabehera—hartzen dutenen kopurua ere hazia da. Azkenik, badira eremu murritzagoko beste berrikuntza batzuk, baita Garazi eta ondoko ibarren batera baino iristen ez direnak ere.

HITZ GAKOAK:Garazi; aldakortasun diatopikoa; dialektologia.