irudia
Author: Juana Dolores; itzultzailea, Maider Ramirez Martin

Girgileria

Festatik itzuli zen gau batean, hilgarri eta hilkor izatearen hiperkontzientziak zeharkatu zuen Juana Dolores eta poemak idazten hasi zen. Hala esan zuen: Girgileria nire lehen poema-liburua da, lanbidez eta estetika hutsez idatzitako lehen poema-multzoa. Idaztea urregintza balitz bezala idatzi dut, harribitxiekin eta metalekin ariko banintz bezala. Nire materialen noblezia ez da kualitatiboa edo kuantitatiboa, sentimentala da. Gauek, festak eta gizonek inspiratu egiten ninduten, eta ideologia, beti bezala, xehetasun ezinbesteko eta berezi gisa inposatu zait.