irudia
Author: Mikel Pérez González

Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunen artean

Euskal gazteen hizkerarekin batera, azken urteetan kode-alternantzia (KA) fenomenoak ere arreta jaso du. Azterlan honen xedea da euskara-gaztelania gazte elebidunen KAren erabilera aztertzea eta horretan eragin dezaketen zenbait faktore identifikatzea: jaiolekuaren araberako testuinguru soziolinguistikoa, hiztunen lehen/etxeko hizkuntza (H1) eta euskara-gaztelania gaitasuna. Horretarako, KAren erabileran eta jarreretan sakondu nahian 2022an diseinatu nuen online galdetegitik jasotako erantzunak baliatu ditut, hain zuzen ere 18-30 urte bitarteko 244 euskara-gaztelania gazte elebidunenak. Emaitzek erakutsi dute KAren erabilera oso zabalduta dagoela euskal gazteen artean eta horretan gazteen H1ak, testuinguru soziolinguistikoak eta euskara-gaztelania gaitasunak eragiten dutela.