irudia
Author: Eric Fottorino ; euskaraz, Itxaro Borda

Eguneko arrantza

Literaturaren alorrean, aspaldiko ohiturak badira. Hala nola, herri batean edo mundu mailan, tragedia izengabeak gertatzen direnean, ironiaz, sarkasmoz eta trufa garratzez aipatzeko jaidura. Batzuek gaizki hartzen dute, baina besteek gozatzen dute, molde irudiz zakar horrek gauzen ifrentzua agertzeko balio duelako. Irlandako bere xokoan, hori zuen arraiki egiten Jonathan Swift handiak. Migrazioen inguruko dolore guztia paperean etzatzeko, Eric Fottorino kazetariak, bide bera hartzen du, tragedia horren aitzinean, baztertu behar baitira sentimentalismoa eta kontzientzia ona, minaren funtsa begiak zabalik kontsideratzen hasteko. 
Lesbos uhartean, beraz, arrantzale bat mintzo da bisitari kandido batekin, honatx.....