irudia
Author: Aritz Bereziartua Arruabarrena, Odei Guirado Irasuegi, Idurre Alonso Amezua

Lehen Hezkuntzako haurren lagunarteko hizkera aisialdian: erdaren eragina bat-bateko adierazkortasunean

Ikerketa hau Euskaltzaindiaren Mintzola Egitasmoak, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak gauzatu dute. Hain zuzen ere, eremu formalean lagunarteko hizkera lantzeak ea ikasleengan euskarazko hizkera informala areagotzeko eragin positiborik izan ote dezakeen dugu ikergai hiru erakundeok. Hemen aurkeztu dena, ikerketaren abiapuntua da. Euskal Herriko lurralde desberdinetako hamar ikastola hautatu dira, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek etxean, kalean nahiz ikastolan dituzten hizkuntza-ohiturak aztertu dira lehenbizi galdetegi bidez, laginaren izaera ahalik eta xeheen ezagutzeko asmoz. Horren ostean, behaketak egin dira ikastoletako aisia-esparruetan, lagina osatzen duten haurrok lagunartean daudenean zein hizkuntzatan hitz egiten duten zehaztu ahal izateko.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.