Euskal Herria furgonetaz: ibilbiderik onenak
Euskal Herria goitik behera ibiltzeko proposamena dakarte egileek, furgonetak aldean daraman askatasuna lagun.
Zazpi herrialdeetako lekurik ederrenetan barrena eramango gaituzte, 25 plan kitzikagarri egiteko gonbitarekin, hala itsas ondoan nola oihan zabaletatik, mendi garaietan zein hiri modernoenetan. Eta gainera, hamaika jakingarri emango dizkigute (furgonetarekin non lo egin, non aparkatu edo non hornitu...) gure bidaiak ahaztezinak izan daitezen.