Bat : soziolinguistika aldizkaria (125 zk.) : hizkuntzen erabileraren kale neurketa (2021)
Soziolinguistika Klusterrak 2022ko uztailean eman zituen argitara 2021ean eginiko Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitza orokorrak. Izan ere, ikerketa hori euskararen biziberritze-prozesuaren jarraipena egiteko adierazle nagusienetakoa bilakatu da, Eusko Jaurlaritzak argitaratu ohi duen Inkesta Soziolinguistikoarekin batera.
BAT aldizkariak, jakina, jarraipen berezia egin die ikerketa horiek egin diren aldiro; nolanahi ere, oraingo honetan Inkestaren datu horiek argitaratuko diren bitartean, Hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren azterketa eskaintzea erabaki du, emaitza xeheagorekin batera, zenbait adituk egin dituzten gaikako azterketak edota gogoetak bilduz.
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa : Euskal Herria, 2021 : emaitza nagusiak / Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi, Asier Basurto Arruti eta Belen Uranga Arakistain
Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera : zein da lotura? /Koldo Telleria Andueza, Irati Otamendi-Irizar eta Oihana Santolaria del Campo
Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan? / Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Gasteizen : hainbat apunte / Alex Vadillo Otxoa
Zer erakusten du adinak kale-erabileran? / Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo / Xabier Aierdi Urraza
Hizkuntzen kale neurketaz, euskaltzaleen topagunearen talaiatik /Kike Amonarriz Gorria
Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan / Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Leire Cancio Orueta, Gorka Espiau Idoiaga eta Jokin Lekuona Zabala