irudia
Author: Luis Mari Zaldua Etxabe

Euskal Herriko antzinaroko jainko eta jainkosen izenak

Liburuak hiru sail nagusitan bana daitezkeen zazpi parte dauzka. Lehenbiziko hiruretan Euskal Herriko numenei eta haien izenei buruzko datuak, iritziak eta haien eskutik osa daitekeen aierua jakitera ematen dira. Hurrengo hirurak onomastikaren alorrekoak dira bete-betean. Preseski, laugarren kapituluan teonimiaren eta toponimiaren arteko harremana jorratzen da batez ere, eta bosgarrenean gure aurretik jainko izenak erabili dituzten ikertzaileek egindako zenbait proposameni ikusten zaizkien eragozpenak adierazten dira. Seigarrenean zenbait etimo proposatzen dira. Amaitu aitzinetik, ondorio orokor batzuk biltzen dira.