New Books Card - Liburutegia
Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa : erizaintzako praktiketako ikasleentzako gida azkarra
Lau ikasturteetako praktika klinikoetan, ikasleek ospitale-unitate oso espezializatuak igaro behar dituzte, hala nola larrialdi-zerbitzuak, ebakuntza-gelak eta zainketa intentsiboetako unitateak. Errotazio horiek, era berean, erronka garrantzitsua eta interesgarria dira gradua amaitzear dauden ikasleentzat.
Ospitaleetako zerbitzu berezietako egonaldiak ahalik eta gehiena aprobetxatzearen garrantziaz eta zerbitzu horietako batzuen konplexutasunaz jabeturik, zenbait datu eta informazio idaztera animatu gara, etorkizuneko erizainentzat eta unitate berri batean sartu berri diren profesionalentzat baliagarria izango delakoan. Euskal Herriko Unibertsitateak aurrez argitaratu dituen beste eskuliburu batzuei jarraikiz (hala nola “Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa”, “Farmakologia praktikoko eskuliburua” eta “Erizaintza kirurgikoko eskuliburu praktikoa”), Erizaintzako Graduko Practicuma behar bezala gauzatzeko eskaintzen dugun beste tresna bat da hau: “Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa”.
Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktiko hau zainketa kritikoetako zerbitzuetan esperientzia handia duten erizaintza-profesionalek egin dute. Zainketa intentsiboetako, bizkortzeko eta gaixotasun koronarioetako unitateetan eta antzekoetan lehen urratsak gidatzeko pentsatua dago bereziki.



