New Books Card - Liburutegia
Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa
Gizakiaren oinarrizko eskubide horietan kokatu behar ditugu, zalantzarik gabe, hizkuntza-eskubideak. Hizkuntzek komunikatzeko balio dute, baina hizkuntza-errealitatea ezin zaio lotu bakarrik dimentsio komunikatiboari; hau da, hizkuntzak ezin dira kulturetatik bereizi. Hizkuntzen eta kulturen arteko harremana ukatzen denean, hiztunen eta herritarren duintasunari muzin egiten zaio. Hartara, hizkuntza-aniztasunaren aldarrikapena pertsonen eskubide guztien defentsarako ekarpen gisa ulertzen dugu. Eta, horrexegatik, dokumentu honek tresna bat eskaini nahi du bide honetan, hain zuzen ere, gizarte ongizatean eta elkarbizitzan laguntzeko ekarpena, bai eta bakean ere. Izan ere, hizkuntza-komunitateekiko jardun demokratikoaren bilakaerak giza baldintza guztiekiko errespetuaren bermea ekarriko du.



