detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Author: Andres Urrutia Badiola

Euskara Foru Aldundien zirkularretan

Liburu honetara batzen dira, besteak beste, aspaldiko errealitateak, euskara bera aintzat hartu eta begitaratzen dutenak gerra aurreko euskalgintza. Izan ere, 1917. urteko giro eragilean, euskarak egundoko bultzada izan zuen Euskal Herrian eta bultzada horien lekukoak dira hainbat ekimen, gerra arte iraun zutenak. Ekimen horiek, nolanahi ere, gizarte zibiletik bertatik etorri ziren eta Euskal Herrian ziren botereek bereganatu zituzten, Foru Aldundien bidez. Izatez, euskararentzako hizkuntza politika egiazkoa formulatu zen eta horren barruan euskara bera, irakaskuntza eta gizartean txertatzeko asmo sendoa.

 

Testuinguru horretan kokatzen da liburu honen edukia. Hain zuzen ere, 1917. urtean hasita, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek egin zituzten ahaleginetan, udalerriekin eta herritarrekin gauzatzen zituzten harremanak, gaztelaniaz ez eze, euskaraz ere ondu eta mamitu zitezen.

Web Content Display