detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Basque library

Basque library

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Author: Mikel Gerriko Urretabizkaia, Urko Etxeberria Urretabizkaia, Jon Diaz Egurbide

Orratzak baino hariak luzeago behar du izan: Legorreta oroimen historikoa

Eskuetan duzun lan honetan, Legorreta Oroimen Historikoaren ikerketa taldearen bi urteko lanaren emaitza argitaratzen da. Ikerketa hau Legorretako Udalaren eta Aldapa Haundi Kultur Elkartearen artean elkarlanean sortua da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Oroimenaren Berreskurapena eta Bizikidetza Zabaltzeko planaren barruan burutu da.

Lan honek asmo bikoitza izan du: batetik, 1936ko altxamendu militarrean, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketen bilduma dokumentua egitea; bestetik herriko oroimen biziaren kontakizun historikoa gauzatzea. Ildo honetan, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketa larrien bildumari aitortza eman nahi izan zaio.

Bi asmo hauek betetzeko ezinbestekoa izan da herritarren bizipenak eta kontakizunak ezagutzea. Herritarren testigantzak izan baitira lan honen iturri nagusia. Herritar guztiei eta bereziki lagundu diguzutenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu, frankismoaren azken egunera arte gertatu ziren errepresio gertaerak ezagutzera eman dituzuelako.

Web Content Display