detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Basque library

Basque library

Liburu berriak

general

Author: Joxe Manuel Odriozola

Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara

ETAk jarduera armatua eten zuenetik, azken hamarkadetako historiaren kontakizunak egunerokotasunera jauzi egin du. Joxe Manuel Odriozolak kontakizun hori kartografiatu nahi izan du, jakinik historia-kontakizun eta interpretazio oro ikuspuntu subjektibo eta ideologiko baten emaitza dela. Alegia, liburu honetan dagoen kontalari bakoitzak bere balio-sistema, posizio eta ikuspegi ideologikotik mintzo dela, posiziorik gabeko irizpiderik ez dagoelako. Egileak berak aitortzen digun bezala: Nazio askatasuna eta borroka armatua edozein baldintzetan oximoron bat dela sinetsarazi digute. Gogo-giro horretan jokatzen du gure diskurtsoak, jokoaren arauak aurkariak ezarrita, eta hala eta guztiz ere partida jokatzea merezi duela iritzita sartu gara joko-zelai labainkor honetan.

Web Content Display