New Books Card - Liburutegia
Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua
Gidaliburu honen helburua osasun-arloko profesionalei edo gure gorputzaren osasunaz jakin-nahia duen edonori laguntzea da, gure atal nagusia den sistema osteomuskularrean dauden arazo ugarien diagnosirako proba baliagarriekin.
Giza gorputzaren erdia egitura neuromuskulueskeletikoz (muskulu eta hezurrekin) osatuta dago. Lesioak egitura askotan ager daitezkeenez, nola jakin zer egituratan eta zer lesio den? Liburu honek nazioarteko proba ugari batzen ditu, zeinek mediku eta fisioterapeutoi laguntzen diguten gaixoaren minaren zergatia edo jatorria ezagutzen.
Nazioarteko proba horiek aspaldikoak dira, eta nahiz eta batzuen baliagarritasuna zalantzan jarri, eguneroko lanean erabilgarriak dira pazientearen mina edo kexaren aurrean orientatzeko. Liburua guztiz praktikoa da eta horrela egunerokotasunean oso erabilgarria. Edukia bi zatitan dago banatuta: lehenak goiko gorputz-adarreko atal bakoitzeko nazioarteko proba diagnostiko eta nerbioen test neurodinamikoak jasotzen ditu. Bigarren zatian, beheko gorputz-adarreko probak azaltzen dira. Probetako argazkiak geziz eta markaz azalduta datoz, ulergarriagoak direlakoan.



