New Books Card - Liburutegia
Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan
Esku artean duzun liburuak kazeta-idazkeraren oinarrizko arauak eta taxuzko estiloaren ezaugarriak biltzen ditu. Lanak helburu zehatza du: kazetarigai eta kazetarientzat tresna egokia izatea eta baliabideak eskaintzea lanbide honetan modu txukun eta arduratsuan jarduteko. Izan ere, kazetariak, argi eta garbi idazteaz gain, jakin behar du bere hitzak eta testuak inoiz ez direla guztiz neutroak izango. Askatasunean egingo du lan, baina gizartearen aurrean duen erantzukizuna ahaztu gabe. Hori guztia gogoan, egileek alde teorikoa eta alde praktikoa jorratu dituzte atal bakoitzean. Adibide argiak erabili dituzte, horietako asko euskarazko kazetaritzaren eremutik hartuak. Orain zuri dagokizu hitzen jokoan sartu eta kazetaritzaren abentura bizi zoragarrian murgiltzea. Bidaia on!



