New Books Card - Liburutegia
Harrera : Iritsi berriak diren ikasleei laguntzea
Liburu honetan, Francesc Carbonellek zenbait jarrera eta jarduera egoki biltzen ditu, harreran zehar etorri berri den ikaslearen egokitzapen- eta gizarteratze-prozesuak ahalik eta hobekin gara daitezen, hezkuntzaren testuinguruan bereziki. Azken urteotan, hainbat erakundek harrera-planen proiektu eta eredu asko sustatu dituzte. Zoritxarrez, gehienak fede onez hasten badira ere, ia beti protokolo zurrunetara mugatzen dira eta harreratik baino ongietorritik hurbilago dauden jarduera administratiboak erraztu besterik ez dute egiten. Hezkuntzaren berezko giza jarreratzat hartu behar da harrera, eta ikasle guztiak erabat integratzeko jarreren eta estrategien abiapuntu izan behar du. Harreraren helburua hiritar guztiek oinarrizko gaitasunak menderatzeko aukera berdinak dituztela bermatzea da, salbuespenik gabe. Horregatik, zenbait prestakuntzazko eta informaziozko jardunbideak ezarri behar dira, etorri berriak diren pertsonen autonomia garatzeko eta guztien arteko bizikidetza hobetzeko.

