irudia
Author: Idoia Etxebarria, Eider Eibar

Ez dago argi

Pareko etxean argi bat ikusi du Mireiak, gau eta egun piztuta dagoen argi bat. Berak ez daki nor bizi den etxe horretan, ezta zergatik daukan argia piztuta ere: azterketak prestatzen dabilen ikasle bat? Oporretara joan eta argiak piztuta ahaztu zituen norbait? Hilda ote dago bertan bizi zena? Gaixo? Delituren bat egiten ari ote dira bertan? Irudimena bezain jakin-min handia du Mireiak, eta bere lagun Paulekin batera misterioa argitzen saiatuko da, benetako ikerlariak balira bezala