Liburuzainak zaldi gainean
1935etik 1943ra, Estatu Batuetako Apalache mendikate handiko eskualde bat liburuz bete zen. Meritua, kasu honetan, emakume-talde batena izan zen: Roosevelt presidentearen gobernuak kontratatu zituen Depresio Handiaren garaian, liburuzain-lanak zaldi gainean egin zitzaten.