irudia
Author: Idoia Granizo Uribarrena

Altsasuko hizkuntza-paisaiaren azterketa euskararen biziberritzearen testuinguruan merkataritzako esparrua

Hizkuntza-biziberritzearen esparruetako bat da hizkuntza-paisaiarena, eta, euskararen kasuan, eragin zuzena izan ohi dute euskara sustatzeko merkataritza-planek, hala nola Sakanako Mankomunitateak abian jarritako «Merkataritza euskaraz». Testuinguru honetan, Altsasuko merkataritzako hizkuntza-paisaiaren analisira lehen hurbilpena egingo dugu. Emaitzek erakusten dutenez, euskara presente dago Altsasuko merkataritzako paisaia linguistikoan, baina, aldagai soziolinguistikoen arabera, aldaketa garrantzitsuak daude.

Gako hitzak: hizkuntza-paisaia; Altsasu; merkataritza; hizkuntza-politika

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.