irudia
Author: Joanes Atxa Olaiz

Paul Broca, garunetik hizkuntzara euskararen bideetatik

Lan honetan, Paul Pierre Brocak egindako ekarpen psikolinguistikoei eta euskal hizkuntzalaritzari egindako ekarpenei heldu nahi izan zaie. Jorratu zituen arloetatik, hizkuntzaren neurologia, antropologia eta euskalaritza aztertu dira. Hala, zenbait aurkikuntza neurologikori egin zaizkion irakurketa kritikoak jaso dira. Bestalde, antropologiaren zubi-lanak aintzat hartuz, Brocaren «Sur l’origine et la répartition de la langue basque. Basques français et basques espagnols» (Broca, 1875) lana aztertu da, artikulu horretan ematen diren hipotesi eta hausnarketa nagusiak aztertuz; hala nola euskararen deriba geografikoari edo XIX. mendeko egoera soziolinguistikoari dagozkienak.

Gako hitzak: Broca; psikolinguistika; hizkuntzalaritzaren historia; antropologia.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.