irudia
Author: Iñaki Segurola

Koiteretzia : eleberri dialogikoa

Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke. Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.