irudia
Author: Andrej Longo ; Josu Zabaletak

Hamar

2008. urtean, berriz, Bagutta, Vittorini, Chiara sariak irabazi zuen eta Bancarellasarian finalista izan zen. Dieci liburu honetan, Bibliako Hamar Aginduetan bezala, hamar istorio kontatzen zaizkigu, gaur egungo Napolin girotuak, Napoliko arrabaletako testuinguru itxi, irteerarik gabekoetan gertatzen diren eta hiri horretako ikuspegirik gogorren eta bortitzena erakusten diguten muga-mugako hamar egoera. Gizakiaren elkarbizitzako legeak iseka eta trufa gaiztoa baizik ez direla diruditen kaletxo ilun eta itxaropen zapuztuzko mikrokosmo horretan, gizonak berak sortzen duen miserian galduta eta zanpatuta geratzen da gizakia.

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.