Liburutegia: zerbitzuak zabaltzen
Ekainaren 1ean HABE Liburutegiak bere ateak zabaldu zituen, berriz ere. Bi astez lanean egon ondoren, ekainaren 15etik aurrera Liburutegiak zabaldu egiten ditu eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Irakurketa postuak erabilgarri egongo dira.
- Katalogoa eta Internet kontsultatzeko ordenagailuak erabilgarri egongo dira.
- LAM Liburutegian arteko mailegu zerbitzua.
Hortaz, hauek dira ekainaren 15etik aurrera Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta hauek baliatzeko baldintzak:
- Ahal dela, eskatu aldez aurretik maileguan hartu nahi dituzun dokumentuak: katalogoaren bitartez, telefonoz, Whatsapp-ez, emailez.
- Liburutegira etortzeko aurretiko hitzordua behar da. Telefonoz, Whatsapp-ez edo emailez eska dezakezu.
- Bakarrik etorri, eta, ahal dela, ekarri poltsa bat hartuko dituzun dokumentuak gordetzeko.
- Itzultzeko dokumentuak sarrerako kaxan utzi behar dituzu.
- Liburutegi barruan ezinbestekoa da segurtasun eta higiene neurriak jarraitzea: musukoa, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.
Liburutegian bertan erabilgarri izango dituzu honako zerbitzu hauek:
- Maileguak eta itzulketak
- Informazioa eta arreta zerbitzua3. Irakurketa postuak erabiltzea.
- Gehienez bi pertsona, denbora eperik gabe.
- Kontsultarako ordenagailuak erabiltzea. Gehienez bi pertsona, 30 minutuko epea.
- LAM
Orain arte bezala, Liburutegira etorri gabe erabilgarri dituzu zerbitzu hauek:
- Artikulu eta liburu-kapituluen kopia digitalak, beti ere egile eskubideen legedia errespetatuz
- eLiburutegia
- Informazio bibliografikoa
Oraindik ez dago liburuetarako sarbide librerik.
Ordutegia:
09:00 – 14:00 (egunero)
Gurekin harremanetan jartzeko:
943022604
688671705
Egoera aldatu ahala, doitu egingo ditugu eskainitako zerbitzuak.
Eskaera egin eta hitzordua hartu
943-022604
688671705
| Kontsultatu gure webgunea eta katalogoa
|
Errespetatu osasun eta higiene neurriak
| Erabili on-lineko zerbitzuak
Artikulu-eskariak eta kontsulta bibliografikoak
|