Ahuakateak azkar umotzeko

Ahuakateak erosi dituzu eta berde-berde daude? Hona umotze prozesua azkartzeko bost trikimailu:

 

1- Egunkari-paperean bildu:

Bildu ahuakatea egunkari-paperean eta argirik gabeko leku aireztatu batean utzi. Egun gutxi barru, ahuakatea biguntzea lortuko duzu. Horrez gain, platano edo sagar bat ondoan jartzen badiozu, prozesua azkarragoa izango da. 

2- Aluminio-paperean bildu:

Ahuakatea aluminio-paperean bildu eta bi egunetan umotuago egongo da. Tomate heldu batekin biltzen baduzu, prozesua laburragoa izango da. 

3- Labean sartu:

Ahuakateari ebaki txiki batzuk egin (ez oso sakonak), aluminiozko paperean bildu eta 150-160ºC-ko tenperaturan 10 minutuz labean sartu. Hamar minutuak pasa ondoren, labea itzali eta 5 minutuz ahuakateak labe barruan utzi. Ondoren, hozkailuan sartu.

4- Mikrouhin-labean sartu:

Ahuakatea sardexka batekin ziztatu, plater batean jarri, estali eta 30-60 segundoz mikrouhin-labean berotu. Ondoren, hozten utzi.

5- Irinetan sartu:

Ontzi bat erdiraino irinez bete, ahuakateak sartu eta irinez estali. Umotze-prozesua azkartu egingo da. 

 

Irudia; Pixabay


B2
10-04-2023
30611976
1197