Mastin batekin topo eginez gero...

AHOLKUAK

Arabako mendietan eta Pirinioetan mastin zakurrak topatzea ohikoa izaten da; artaldeak babesten dituzte otsoen aurka. Gehiegi hurbilduz gero ordea, arriskutsua izan daiteke.

Mendian mastin batekin topo eginez gero, hona bost gomendio:


- Lasai egon. Ez egin oihurik edo keinurik zakurrari.
- Ez pasa artaldearen erditik. Mantendu, gutxienez, 20 metroko tartea.
- Ez hasi korrika, lasai urrutiratu.
- Bizikletaz bazoaz, abiadura moteldu. Beharrezkoa bada, jaitsi bizikletatik eta oinez urrutiratu.
- Zakur bat badaukazu, lotu eta ongi eutsi.

 

Irudia: Sushuti, Pixabay


B1
09-20-2023
30596123
1541