Marmoken ziztadak

Marmokek ziztatuz gero, azala puztu egingo da eta hazkura nabarmena sumatuko duzu. Normalean, baba more mingarriak agertzen dira eta erraz gaiztotzen dira. Marmoka batek ziztatzen bazaitu, hona zenbait gomendio:

- Ez ukitu ziztada gunea, ezta igurtzi ere.
- Ur gaziarekin garbitu.
- 15 minutuz izotza jarri plastikozko poltsa baten bidez, inoiz ez zuzenean (izotza ur gaziz eginda badago salbu).
- Garro zatirik egonez gero, atera.
- Zauri baten moduan sendatu; iodoarekin garbitu.
- Marmoka espeziea identifikatzen saiatu, dagokion tratamendua jartzeko.
- Sorosleengana jo edo osasun zentro batera joan.

Konbultsioak izanez gero edo arnasketan zein bihotzean asaldurak nabarituz gero, ospitalera joan behar da eta, kontuan izan, marmoka ziztada bat izan duenak beste bat jasotzen badu erreakzio larriagoa izan ohi duela.

Irudia: smargues251, Pixabay 


B2
07-10-2023
30510153
1934