• Author: Kultur Atelier

Mikrouhin-labea erabiliz egiteko trikimailuak

Zitrikoei zukua ateratzea, edo tomateei zein baratxuriei azala kentzea lan zaila izaten da. Mikrouhin-labea erabilita, hau guztia askoz ere errazago egingo duzu gaurtik aurrera.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean mikrouhin-labea erabiliz egiteko bi trikimailu erakutsiko dizkizuegu. Bata, zitrikoei zuku gehiago ateratzeko izango da, eta bestea, tomatea edo baratxuria errazago zuritzeko. Has gaitezen!

Jarraian, zitrikoei zuku gehiago nola atera ikasiko dugu. Horretarako, limoia, noski; bi edalontzi, labana eta mikrouhin-labea beharko ditugu.

Lehenengo urratsa, limoia hartu eta bitan zatituko dugu. Limoi erdia hartu eta mikrouhin-labean minutu batez sartuko dugu. Orain, moztutako zatiak hartu eta zukua ateratzen saiatuko gara. Ikusten duzuen bezala berotu dugun limoi erdiarekin zuku gehiago atera dugu.

Hurrengo trikimailuan baratxuria modu errazean zuritzen erakutsiko dizuegu. Horretarako, baratxuria, noski, labana eta mikrouhin-labea erabiliko ditugu. Baratxuriari goiko aldea moztuko diogu eta hamabost segundoz berotuko dugu. Eta, orain, baratxuriari azala modu errazean aterako diogu.

Gauza bera egingo dugu tomatearekin. Goiko aldean bi mozketatxo egingo dizkiogu eta hogeita hamar segundoz mikrouhin-labean berotuko dugu. Eta orain ikusi zeinen erraz zurituko dugun.

Hauek gure gaurko trikimailuak, sukalderako oso erabilgarriak. Hurren arte!

 

A2
04-13-2021
28140613
00:02:11
2246