• Author: Eibarko Udal Euskaltegiko Jaime Chaos ikaslea

Sukaldean erabiltzeko aholkuak

 

Sukaldean, lekaleak eta arrozak mugitzeko sardexka eta koilara erabiltzea debekatuta dago, mugitu lapikoa!

 

 

 

Arrautza-irinetan estaltzen badugu janaria, arrautzari ur gasduna gehitzea ona da.

 

 

 

Patata-tortilla mamitsuagoa egiteko, ondo dago arrautzei esne pixka bat edo esnegain pixka bat nahastea.
Patata-tortilla “esponjosoa” (harroa) eta altua geratzeko, ona da legamia-hautsa gehitzea arrautzak irabiatzean.
Tipuladun patata-tortillak itxura ona izateko, frijitu patatak alde batetik eta tipula bestetik, ez itzazu elkarrekin frijitu.

 

 

 

 

 

Nola jakin arrautza bat egosita dagoen?
Arrautza biratu bizkor:
- Egosita badago, bira asko egingo ditu.
- Egosita ez badago, bira gutxiago egingo ditu.

 
 
 
 
 

Salda loditzeko, ona da barazkiak edo patata egosi birrinduak gehitzea edo arrautza gorringoaren hautsa gehitzea.

 

 

 

Arrautza frijitzean zuringoaren ertzak txigortu nahi baditugu, olioak oso beroa egon behar du. Arrautza olio hotzarekin egiten bada, zuringoa bigunago geratuko da.

 

Sukaldea etxe bateko lekurik arriskutsuena da, eta gure ingurukoak zaintzeko garrantzitsua da oinarrizko higiene-arauak betetzea.

Eskuak garbitu beti.
Jantzi arropa eta oinetako garbiak eta egokiak.
Ilea estali.
Saia zaitez eskumuturrekorik ez erabiltzen. Erlojua, kateak, eraztunak edo infekzio-foku handia diren apaingarriak saihestu.
Kontserba ezazu janaria modu egokian, jakiak nahastu gabe, kutsadura gurutzatua saihesteko.
Izoztu beti ontzi egokietan eta jarri ontziratze-data.
Ez inoiz hautsi hotz-katea.
Giro-tenperaturan desizoztea oso arriskutsua da, egin ezazu beti hozkailuan.
Garrantzitsua da tresnak eta sukaldea beti oso garbi edukitzea.

Eibarko Udal Euskaltegiko Jaime Chaos ikasleak bidalitako aholkuak


B1
03-25-2021
28083124
1490