• Music Author: Anje Dualde
  • Lyrics author: Xalbador
  • Type: Love Sentimentalist
  • Keywords: hil, heriotza, seme-alaba, kanta, euskal, ama, abesti, euskaldun, xalbador, herria, abandonatu, duhalde, anje

Ama Euskal Herria

Delikatua baitut egungo suieta
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
nehoni ez agertu ene dolorea
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke baina ezin dut ordea.

Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
uztera doalako betiko mundua
bere seme alabez abandonatua
nork barka dezake gure bekatua.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu zuen andereak
gurekin behar ditu pairatu bereak
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.

Ama Euskal Herriaz naiz...

Baditaike seme hok noizbait oroitzea
Ama, zu ganik izan dugula sortzea
guhaurek bilaturik zure ehortzea
jasan beharra dugu gastigu dorpea.

Hilobi hontan noizbait norbait balabila
zure izaitearen herrestoen bila
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
Hemen dago ama bat bere haurrek hila!

Ama Euskal Herriaz...

B2
09-04-2006
16336451
329