• Music Author: Xabier Lete
  • Lyrics author: Xabier Lete
  • Type: Sentimentalist
  • Keywords: poeta, xabier, bertso, kantari, lete, xalbador, lihoa, artzai

Xalbadorren heriotzean

Adiskide bat bazen
orotan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia.

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen geroa
ihesetan joan hintzana (bis)

Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena
Non hago....