HIESa: 25 urte pasatu eta gero

25 urte baino gehiago igaro dira HIESaren lehen kasuak agertu zirenetik, eta GIB birusak bizirik dirau oraindik ere; horixe izango duzu hizpide ataza-sekuentzia honetan. Lehenengo atazan, egungo egoeraren analisia egiten lagunduko dizun artikulua irakurri eta aztertuko duzu; eta bigarrenean, haurdunaldi garaian kontuan izan beharreko neurriez arituko zara, kontsultako elkarrizketatik abiatuta.

Hauek izango dira sekuentzian egingo dituzun lanak:

· HIESduna / seropositiboa izatearen desberdintasunak aukeratu
· Euskadiko egoera osatu, atal bakoitzerako ideiak hautatuz
· Xehetasunak biltzeko, baieztapenak egia ala gezurra diren esan
· Hitz-kateak osatu, lehen eta azken zatiak elkarrekin lotuz
· Emakume seropositiboaren haurdunaldian unerik arriskutsuena zein den aukeratu
· Haurdunaren kezkak eta ginekologoaren azalpenak lotu
· Elkarrizketaren zati bat euskaratu

Exercise

B2
09-17-2008
  • Benitez Reyes, Belen
16249046
948