L´Arratien taberna

XXI. mendean girotuta dago L’Arratien taberna, eta hau da egileak idatzitako eleberrien artean gaurkotasun handienekoa. Prosa arin eta zorrotza, are berritzailea ere, bereizgarri duela, kostaldeko herri bateko biztanleen egunerokotasunera garamatza liburuaren tramak, haien bizipen, traizio, sentipen, iragan ezkutu, entretenimendu eta kezkak elkarri josiz.

EGILEA: Toti Martinez de Lezea

ITZULTZAILEA: Miren Arratibel Garmendia

ARGITALETXEA: erein

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (5. or.):

Portu txikiko kai muturrean eserita dago, hankak zintzilik, burua zuri, arratsalde argitsu batean,  zeinetan parajea bihurtzen baita magiko, irudimena duenarentzat, edo, besterik gabe, polit, naturaren edertasuna gozagarri duenarentzat; ilundu zain dago, ermitara joan eta handik bere burua botatzeko itsasora, itsas eremu horretara non eratzen baita munduko olatu perfektuenetako bat, surflarien eta bisitarien gozamena. Bera ez da ez bata ez bestea; are gehiago, trebea da igerian, baina bere asmoa ez da gauez bainua hartzea, baizik eta bere bizimodu miserablea behingoz etetea. Nolanahi dela ere, harri batzuk hartuko ditu, patriketan sartzeko, azken unean bizirik irauteko senak besoei eragitera bultzatuko balu ere. Beste egunsentirik ez ikusteko erabakia hartuta, hasperen egin, zutitu eta oinez abiatu da. 

Pages: 214

Interesting for you



B2
01-16-2025
31309544
484