Printze Txikia

Egilea:  Antoine de Saint-Exupéry
Egokitzapena: Javier Alcázar Colilla

Itzultzailea: Alba Gómez Hernández
Argitaletxea: Adapta
Argitalpen-urtea: 2019

Mundu-ikuskeraz gain, maitasuna eta adiskidetasunaren gaiak ageri dira liburuan. Lur planetan, Printze Txikiak hegazkin-pilotu bat (Saint-Exupéryk bere burua irudikatu zuen pertsonaia honetan) ezagutuko du Saharan, pilotuak han izan baitu istripua hegazkinarekin. Printzetxoak kontatuko dio nola bizi zen B 612 asteroidean eta ze jende-mota ezagutu duen unibertsoan. Pixkanaka, pilotuaren eta Printze Txikiaren arteko adiskidetasuna sendotzen joango da.

Oharra: Liburu hau Irakurketa erraza sailerako dago moldatua, eta idazleari eta kontaketari buruzko zenbait azalpen labur ditu. Liburuaren amaieran irakurritakoari buruzko hausnarketa bideratzeko 40 galdera daude, mintzamena lantzeko lagungarri izan daitezkeenak. 

Hona pasarte bat:

Hori da Printze Txikiaren planetan zegoen arazoa.

Ernetzen zirenean ez bazituen baobabak errotik ateratzen, asko haziko ziren eta planeta osoa hartuko zuten.

Eta txikiegia zen planeta.

Hortaz, baobaben erroek lehertu zezaketen.

Horregatik, Printze Txikiak goizero garbitzen zuen bere planeta.
       

                                                                                                                                   
(32-34. or)   
 

B1 A2
04-04-2019
20764427
1670