Galtzagorria

Galtzagorria lasai-lasai bizi da bere arbasoen baserrian. Zulo-etxe polit batean du egoitza, eta denborarekin txukun-txukun utzi du.

Objektutxoak lapurtzen ditu, eta horiekin bere gustuko zulo-etxea osatuz joan da. Baserriak, ordea, biztanle gehiago ere baditu: gizakiak. Familia hori ere bertan bizi izan da belaunaldiz belaunaldi. Galtzagorriek eta gizakiek betidanik konpartitu dute baserria. Elkarren berri izan gabe, nork bere bizitza egin du eta inoiz ez dute elkarbizitzarako arazorik eduki: Orain arte. Egun batean, arratoia dela pentsatuz, galtzagorria hil nahi izan dute. Galtzagorria, noski, haserretu egin da. Eta galtzagorri bat haserretzen denean, edozer gertatu ahal da.

Egilea: Josu Lartategi
Argitaletxea: Aizkorri
Argitalpen-urtea: 1999
 



A2
05-06-2013
16289475
3187