"Hau guztia"
DownloadK.- "Hau guztia" ala "guzti hau"? Horra hor gakoa!
N.- Gakoa, gakoa... horrenbestekoa ere ez! Euskal tradizioan "hau guztia" da nagusi den forma, nahiz eta Hegoaldean "guzti hau", "guzti haietan" etab. erabat errotuak dauden.
Baina, azpimarratu beharrekoa da Hegoaldean soilik gertatu dela aldaketa hori, eta, ondorioz, puntu honetan tradizio zaharrean zegoen batasuna hautsi egin dela.
K.- Hortaz, "hau guztia" eta "guzti hau" esapideen artean, lehena hobesten du Euskaltzaindiak.
N.- Horixe, "hau guztia" erabili behar da, eta ez "guzti hau". Eta, jakina, horren ondorioz: "etxe horietan guztietan ikusi dut" erabili beharko da, eta ez "etxe guzti horietan".
K.- Eta berdin: "lankide guzti horiekin egin dugu bilera" erabili ordez...
N.- "Lankide horiekin guztiekin egin dugu bilera" erabili beharko da. Edo "bide guzti hartan bildu zituzten botilak" erabili beharrean, "bide hartan guztian bildu zituzten botilak" erabiliko dugu.