"Lehenago etorriko zen"

Download

K.- Halaxe da, "lehenago etorriko zen". Baina, ustez egokiago delakoan, bada esango dizunik "lehenago etorriko zatekeen".

N.- Biak ematen ditu ontzat Euskaltzaindiak, baina egia da lehenengo moldea bigarrena baino maizago aurkitzen dela edozein euskalkitan edo erregistro-mailatan. Beraz, "garaiz esan bagenio, lehenago etorriko zatekeen" eta, baita ere, "garaiz esan bagenio lehenago etorriko zen".

K.- Dena dela, gertakari hipotetikoez ari garenez, okerragorik entzuten da. Adibidez, "orain bertan txuleta eder bat jango nuen".

N.- Jakina, hori ezin onartu, "orain bertan txuleta eder bat jango nuke" esan behar baita.

Baina, gainerakoan, "hau jakin izan banu, etorriko nintzatekeen", edo, baita ere, "hau jakin izan banu, etorriko nintzen".


 + "Orain bertan txuleta eder bat jango nuke"

 - "Orain bertan txuleta eder bat jango nuen"

12-31-1969
16388437
2730