"Edo" eta "ala"

Download

K.- Zenbaitetan zalantzan ibiltzen gara noiz jarri bata, noiz jarri bestea. Horrela, bada, saia gaitezen argitzen.

N.- Lehenbizi, "edo" beti erabil daitekeela esan behar da. Beraz, "edo" edozertarako eta non-nahi erabiltzeko moduko juntagailua dugu. Dena dela, bi gauza azpimarratuko ditugu:

1. Batetik, aukeran dauden biak elkarri kontrajarriak ez direnean erabiliko dugula. Adibidez: "zer egingo duzu: irakurri edo musika entzun?".

2. Eta, bestetik, hautagaiak bi baino gehiago direnean. Adibidez: "nora joango gara: Arrasatera, Bilbora edo Kanbora?".

K.- Hori guztia "edo" partikulari buruz. Zer esan "ala"-ren erabileraz?

N.- "Ala", batez ere, galderetan erabil daiteke.

K.- Antonimoekin adibidez...

N.- Halaxe da: "zer da arra ala emea?".

K.- Baita ere aukera biak elkarren aurkakoak direnean.

N.- Hori da. Esaterako: "zein duzu nahiago: hau ala hori?".

K.- Eta, azkenik, bi hautagairen artean bakarra aukeratu behar denean.

N.- Horixe bera. Esaterako: "zein duzu nahiago: hau ala hori?".

Dena dela, gogoan hartu hasieran esandakoa: zalantzarik izanez gero, adiera zabalagoa duena eta, beraz, hain zehatza ez dena erabili; alegia, "edo".


 + "Nora joango gara: Arrasatera, edo Bilbora, edo Tolosara?"

 - "Nora joango gara: Arrasatera, ala Bilbora, ala Tolosara?"