"Orain dator"

Download

K.- Zenbat aldiz esan dugun gaztelaniak eta euskarak sarritan ez dutela bide bera egiten! Gaur, gaztelaniazko "ahora viene" esaldia hartuko dugu adibide.

N.- "Orain etortzen da!", askotan entzuna gure artean, gaztelaniazko "ahora viene" esateko. Baina, jakina, gaizki esana. Izan ere, ohiturazko "etortzen", "joaten", "saltzen", etab. erabili ordez, aditz trinkoak edo etorkizuna erabiltzea dugu zuzenago; hau da, "orain dator" edota "orain etorriko da".

K.- Beraz, ariketa moduan, "ahora voy" esateko, ez esan "orain joaten naiz", baizik eta...

N.- "Orain noa", edo "orain joango naiz".

K.- "Ahora venimos" esateko, ez esan "orain etortzen gara", baizik eta...

N.- "Orain" edo "segituan gatoz", edota "segituan etorriko gara".

K.- "Ahora va" esateko, ez esan "orain joaten da", baizik eta...

N.- "Orain" edo "berehala doa", edota "berehala joango da".


 + "Orain noa", "orain joango naiz"

 -         "Orain joaten naiz"

12-31-1969
16387813
1178