Manex eta Unai

Download

K.- Bitxikeria bat gaur, haur jaio berrien izenei dagokiena; hain zuzen ere, urrutira gabe, edozein parketan entzun ditzakegun Ane, Jon, Mikel, Irati, Unai, Maider edo Manex gogoan ditugula. Esan dezagun zein den "Manex" eta "Unai" izenen esanahia.

N.- Bada, hasteko, "Manex" izenaren jatorria Zuberoan daukagu; izan ere, zuberotarrek beste euskaldunei "manexak" deitzen diete; zehatzago esateko, zuberotarrentzat Nafarroa Beherekoak edo lapurtarrak dira manexak.

Eta, azkenik, "Unai"-a behizaina da, behi-aziendak zaintzen dituen pertsona, alegia. Beraz, garbi dago noizbait izen arrunt izatetik izen berezi izatera pasa direla bi izen hauek, "Manex" eta "Unai".


 

+ "Manex"-a deitzen diete zuberotarrek beste euskaldunei

+ "Unai"-a behizaina da



12-31-1969
16387627
6564