- Type:
Mazapan-hezurrak
OSAGAIAK:
Mazapana:
- 200 g azukre
- 150 g almendra ehotu
- 100 ml ur
Gorringo-gozoa:
- 100 g azukre
- 4 arrautza gorringo
- 50 ml ur
NOLA PRESTATU:
Mazapana egiteko
Lehenik eta behin, sutan ura eta azukrearekin almibarra egin. Almendra erantsi eta ondo nahasi pasta itxura hartu arte. Egindakoan, hozten utzi eta, bitartean, gorringo-gozoa egiteari ekin.
Gorringo gozoa prestatzeko
Bigarren aldiz, sutan ura eta azukrearekin almibarra egin. Bestetik arrautza-gorringoak irabiatu eta pixkana-pixkana almibarra erantsi dena ondo nahasten den bitartean (irabiagailuarekin egin daiteke). Almibarra bainu marian jarri, loditu arte eraginez, baina kontuz! Ez dezala irakin, krema galdu egin baitaiteke. Ondoren, hozten utzi.
Hezurrei itxura emateko
Mazapana azukre xehez igurtzitako taula batean oratu eta zabaldu. 4 cm-ko tirak moztu eta laukiak egin. Laukiak egindakoan, zentimetroko zabalera duen zotz batekin zilindro txikiak egin eta glas azukreaz hautseztatu. Amaitzeko, zotza atera, lehortzen utzi eta zuloa gorringo-gozoz bete.
On egin!
Irudia: CC 3.0